XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SALAKETAREN JAKINERAZPENA Errepidezko garraio mekanikoei buruzko arloan egindako urratze baten zioz, Hierros Lazasa, S. A., enpresari, 41.000 pezetako ekonomi isuna ezartzeko, ireki zitzaion BI-1-0629-I-90. zehatze-espedientearen jakinerazpena, Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 80. artikuluko 1 eta 2.ean aurrikusitakoa, alegia, ezin egin izan da baina, interesatuak, isun horren aurka idatziz, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Zuzendaritza Nagusiari, argitarapen honen hurrengo hamabost (15) astegunen barruan, bere eskubideak defendatzeko, zuribide plegua aurkatu ahal izango dio eta honako ediktu hau jendaurrera azaldu da, aipatutako Legezko testuko 80.3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Zehatze-espedientea Zamudioko Udaletxeko iragarki oholean dago ikusgai, salatuari ezagutzen zaion azken egoitza baita.

Bilbon, 1990eko apirilaren 25ean. - Garraioen Foru Diputatua, Martin Martinez Muñoz.

ZEHATZE-ESPEDIENTEAREN EBAZPENA Errepidezko garraio mekanikoei buruzko arloan egindako urratze baten zioz, Pedro Telo Arri jaunari, 5.000 pezetako zehapena ezartzeko, 90-3-9ko 90/567.

Foru Aginduaren bitartez ireki zitzaion BI-1-1945-I-89. zehatze-espedientearen jakinerazpena, Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 80. artikuluko 1 eta 2.ean aurrikusitakoa, alegia, ezin egin izan da baina, interesatuak, isun horren aurka, Bizkaiko Foru Aldundiari, hura jakinerazi eta biharamunetik zenbatu beharreko hamabost (15) asteguneko epearen barruan, gorabidezko errekurtsoa jarri ahal izango dio, Administrazio Prozedurari buruzko indarreko Legeko 122 eta baterako artikuluetan xedaturikoaren arabera, eta honako ediktu hau jendaurrera azaldu da, aipatutako Legezko testuaren 80.3. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz.

Aipatu zehatze-espedientea (Bizkaia) Getxoko Udaletxeko iragarki oholean dago ikusgai, salatuari ezagutzen zaion azken egoitza baita.

Zenbateko hori, Bilbo Aurrezki Kutxaren edozein sukurtsaletan, 35-60140/ 3. k/k.ean abonatu ahal izango da, espedientearen zenbakia adierazi eta sarreraren frogagiriaren bikoizkina Garraio Zuzendaritza Nagusiari bidaliko zaiolarik.

Bilbon, 1990eko apirilaren 25ean. - Garraioen Foru Diputatua, Martin Martinez Muñoz.